Algaraklown irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Esparru emozionalean eta psikologikoan lagun egiten dugu. Umorearen, alaitasunaren eta samurtasunaren bidez, ospitalean edo egoitzan dagoen pertsonaren eta bere eguneroko bizitzaren arteko barne harmonia berreskuratzea dugu helburu.

Gure lanak ohiko pailazoaren ezaugarri guztiak ditu, baina ez du umorea helburu. Aitzitik, umorea tresna da, ospitalean edo egoitzetan dauden pertsonei, edozein adinekoak izanik, energia psikikoa emango diena.