Ospitaleko klownak

Clowns de Hospital Algaraklown Qué hacemos 1

Gure jarduera Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ama-haurren unitatean oinarrituta dago nagusiki. Algaraklownen, egunez egun dihardugu haurren ospitaleratzea alaitasunez beteta egon dadin eta haien sendagairik onena izan gaitezen.

Astero, clown bikote bat ospitaleko hainbat unitatetara joaten da bisitan (onkologiara, zainketa intentsibo pediatrikoetara, kirurgiara, neonatologiara eta abar), eta bere trebetasunarekin eta alaitasun kutsakorrarekin, emozio-aringarri bat ematen saiatzen da. Era horretan, ingurune ludiko batetik abiatuta, beldurrak helarazteko eta errealitatea era kreatibo eta osasungarrian beren gain hartzeko aukera ematen die haurrei.

Saioak optimizatzeko, osasun-langileek gaixo dagoen haur bakoitzaren egoeraren berri ematen diote clown bikoteari. Funtsezko informazio horri esker, haur bakoitzak behar duen saio mota aukeratu daiteke.

2017. urtean, 43 bisitaldi egin genituen, eta guztira 2.711 pertsona izan ziren onuradunak.

Zaharren ehoitzetako klownak

Clowns de residencias Algaraklown Qué hacemos 2

Saioak egiten ditugu Gipuzkoako zaharren egoitzetan, bizitzan aldaketa erabakigarriak izan dituzten pertsona horiekin egoteko, haien ongizatea hobetzen saiatzeko eta zentroetako egonaldia alaitzeko.

Saio horien bidez, adinekoak suspertu nahi ditugu beren gabeziak gaindi ditzaten, eta haien autonomia-gaitasuna sustatu nahi dugu. Era horretan, adinekoei emozioak pizten zaizkie, eta bizi-kalitatearen hobekuntza, parte-hartze aktiboa eta taldekoa izatearen sentimendua bultzatzen dituzten sentsazioak esperimentatzen dituzte.

Zenbaitetan, saioa entretenimendura eta dibertimendura bideratzeko eskatzen zaio Algaraklowni. Kasu horietan, ikusleen parte-hartze aktiboa bilatzen da, eta eguneroko bizipenetara eta pertsona horiek bizirik izaten dituzten oroitzapen eta musiketara jotzen dugu. Beste batzuetan, adinekoek kognizio-defizit handiak dituztenean, clownaren figura funtsezkoa da jokoaren bitartez pertsona horiek beren emozioak adierazteko baldintza egokiak sor daitezen.

2017. urtean, 15 bisita egin genituen zaharren egoitzetara, eta guztira 1.141 pertsona izan ziren onuradunak.

Ebakuntza-gelara laguntzea

Acompañamiento a quirofano Algaraklown Qué hacemos 3

2016. urtean ekin genion proiektu berri honi. Funtsean, haurrei ebakuntza gelaraino laguntzean datza, ebakuntzaren aurretik eta ondoren bizi izaten duten tentsio emozionala murrizten saiatzeko.

Astean behin, pailazo bat haurrekin egoten da zeladoreak ebakuntza-gelako gelaurrean sartzeko prestatzen dituen bitartean. Bertan, konpainia eta distrakzioa eskaintzen die haurrei clown moduan. Era horretan, lasaitzen eta esperientzia horrek beren ongizate psikologikoan duen eragina txikiagotzen laguntzen die haurrei.

2017. urtean, ebakuntza-gelara laguntzeko egindako 15 bisitei esker 135 haur entretenituta egon ziren ebakuntza-gelan sartu aurreko itxaronaldian. Horri esker, nabarmen murriztu zitzaien antsietate-maila.